XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitzaldia prestatzen (gai monografikoa)

Bai, hitzaldi bat prestatuko dugu, baina honetarako kontuan izango ditugu argibide hauek:

- Hitzaldia egiteko jarraitu behar diren puntuak ongi irakurri.

- Prestatzen dugun hitzaldia mantso-mantso irakurri.

- Azkenik entsaiatu eta aurkeztu baino lehenago, irakurri bai aurkezleak eta bai entzulegoak kontuan hartu beharreko zenbait puntu interesgarri.

- Hitzaldia egiteko ondorengo pauso hauek jarraitu behar ditugu:

1.- Gai interesgarri bat aukeratu.

2.- Gaia lantzeko behar ditugun liburuak aukeratu.

3.- Erabiltzen ditugun liburuak apuntatu (izenburua, egilea eta argitaletxea).

Gaurko lanean Ba ote dago bizirik Martitzen? irakurgaia 188. orrialdean.

Parrafoz parrafo irakurri eta ulertzen saiatu, hitz berriak edo ezezagunak hiztegian begiratuz.

4.- Berriro irakurri, ideia nagusiak ateratzeko.

5.- Gure hitzekin ideia nagusi horiek idatzi.

6.- Leku eta toki geografikoak azaltzen badira, mapetan kokatuko ditugu.

7.- Lana berrikusi, adierazi duguna ongi dagoen ikusteko.

8.- Hitzaldia egiteko gidoia prestatu: atera ditugun ideia nagusiak hartu eta ideia nagusi bakoitzaren galdera idatziko dugu gidoia osatuz.

10.- Gidoiko galderak erantzunez hitzaldia entsaiatuko dugu.

12.- Hitzaldiaren kritika egin.

- Hitzaldia aurkeztean aurkezleak eta entzulegoak kontuan hartu beharreko zenbait aholku:

Aurkezlea

Hitzaldia gelaren aurrean aurkezten denean:

- Ahoa eta ezpainak mugituz ongi ahoskatzen saiatu.

- Ozenki eta garbi hitzegin.

- Hitzaldiaren izenburua azaldu.